top of page
21160319936_ea521bcbe7_k.jpg

HISTORIA

2024ko ekainaren 22an VIII Ordizia Meeting - Jose Antonio Peña Nazioarteko Mitina ospatuko dugu. 2015ean Txindoki - Grupo Jaso Atletismo Taldeko kidea zen Jose Antonio Peñaren oroimenez sortu genuen ekitaldi hau zortzigarren ediziora iritsiko da aurten.

​

Hasierako espiritu beraz, publikoari kalitatezko atletismoa eskaintzeaizan da Ordizia Meeting-aren helburu nagusia. Era berean, atletentzako proba erakargarri bat izatea lortu dugu.

​

JOSE ANTONIO PEÑA

​

2015eko urtarrilaren 17an hil zen Jose Antonio Peña Lizarraga, Txindoki Atletismo Taldean hainbat urte eman ondoren. Ordizian, gure bailaran, probintzia osoan, Euskal Herrian eta baita Espainia mailan ere atletismoak aurrera jarrai dezan eta atleten formakuntzan lan bikaina egin zuen.

Peña_edited.png

80ko hamarkadaren erdialdean Ordiziako atletismo klubeko entrenatzaile bezala hasi zen, eta 30 urtetan zehar denetariko zereginak izan zituen klubean. Haren ondoan aritu ziren Alazne Furundarena, Iker Sukia, Odei López… eta baita beste hamaika atleta ere.

​

Espainia mailako atletismo epaile izan zen eta karguak izan zituen Euskadiko eta Gipuzkoako atletismo federazioetan, eta harreman estuak izan zituen estatu mailako atletismoa kudeatzen zutenekin. Atletismoa erakusten eta sustatzen egindako lanarengatik, Ordiziako Udalak eta Ordiziako Kirolaren Batzordeak herriko plaka eman zioten 2007an urteetan zehar kirolaren alde egindako lanarengatik. Zaila izango da Goierriko atletismoan hark utzitako hutsunea betetzea.​

​

HAZKUNDEA

​

Lehen ediziotik haziz joan da Ordizia Meeting-a. Hasiera-hasiratik RFEAren egutegiaren barne kokatu zen eta 2022tik World Athleticsen Continental Tourreko Challenger kategoriaren barruan dago.

​

2023ko edizioan Euskal Herriko atletismo mitin onena izatea lortu genuen, Espainia mailako seigarrena eta munduko 121.a:

1. 33 Madrid, 86030 pt

2. 56 Huelva, 83254 pt
3. 75 Castellón, 81466 pt
4. 90 Barcelona 80522 pt
5. 92 Andújar, 80432 pt
6. 121 Ordizia, 78599 pt
7. 189 Salamanca, 76598 pt
8. 195 Bilbao 76313 pt
9. 215 Málaga, 75609 pt
10. 228 Granada, 75251 pt
11. 249 Pamplona, 74578 pt
12. 259 Nerja, 74302 pt

chart.png

EMAKUMEAK

GIZONAK

%49

%51

Azken edizioan 228 atleta federatu izan genituen lehian. Gizon eta emakumeen kopurua ia-ia parekoa izan zen.

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

 

Euskal atletak gehiengoa izan baziren ere, Espainiako txoko ia guztietatik etorri ziren atletak, nagusiki Gaztela eta Leon, Katalunia eta Madrildik.

39 Gipuzkoa

22 Gaztela eta Leon

21 Bizkaia

19 Nafarroa

18 Katalunia

16 Madril

12 Asturias

7 Galizia

5 Araba

4 Kantabria

4 Errioxa

4 Aragoi

4 Valentzia

3 Andaluzia

Kanariak

1 Gaztela-Mantxa

Espainia 2023.png

Atzerritarrei dagokienez 21 herrialde ezberdinetako 48 atleta atzerritar izan genituen, bai Europa zein beste kontinenteetatik etorriak. Atleta guztien %21a suposatu zuen honek.

chart (1).png

ESPAINIA

ATZERRIA

%79

%21

Europako herrialdeetatik etorri zen atzerritar kopuru handiena, baina Hego Amerika, Afrika eta Ozeaniako atletak ere izan ziren.

180 Espainia

7 Frantzia

5 Brasil

4 Australia

Erresuma Batua

4 Txile

3 Kuba

2 Maroko

2 Irlanda

2 Italia

2 Hegoafrika

2 Kolonbia

2 Bostwana

2 Portugal

1 Txekia            

1 Burundi

1 Argentina

1 Uruguay

1 Kenia

1 Serbia

1 Puerto Rico

Europa 2023.png
bottom of page